
INPRIMAKETA-AURREA
Lanaren jatorrizko fitxategia daukagunean, inprimaketa-aurrerako dugun sailak ekoizpen-prozesua kontrolatu eta automatizatzen du lan-prozedura eraginkorraren bitartez.
Ekoizpen grafikoko proiektuetan kaudimen teknikoa eta humanoa. Prozesu osoa gure baliabideekin zaintzen dugu: aurreinprimatzetik logistikaraino.
Kalitate handiko inprimaketan, koloreen kudeaketan eta akabera berezietan adituak.
Lanaren jatorrizko fitxategia daukagunean, inprimaketa-aurrerako dugun sailak ekoizpen-prozesua kontrolatu eta automatizatzen du lan-prozedura eraginkorraren bitartez.
Lanaren jatorrizko fitxategia daukagunean, inprimaketa-aurrerako dugun sailak ekoizpen-prozesua kontrolatu eta automatizatzen du lan-prozedura eraginkorraren bitartez.
Inprimaketan, koadernaketan eta akaberan espezializatutako ekipamendua daukagu.
Produktu grafikoa ezin da inprimaketa on hutsean geratu. Kalitatez koadernatu beharra dago, arreta jarri behar
Zure argitalpen inprimatuen osagarri, haien edukia aberasten eta haien zabalkundea areagotzen duten zenbait baliabide digital
Ekoizpen grafikorako dugun zentroa Bilbon dago kokatuta.
kalitatea
Orain, Heidelberg zein KBA makina modernoak ditugu, eta kuatrikomiak nahiz «pantoneak» zehatz-mehatz eta egonkortasunez erreproduzitzen dituzte tirada osoan. Izan ere, inprimatzeko makinan bertan plegu inprimatu bakoitzaren kolorea online eta makinako aginte-postuan erreferentziako pleguen kolorea offline neurtzeko eta kontrolatzeko sistema aurreratuak darabiltzagu, sistema horiek lortu nahi dugun helburuaren ustezko edozein desbideraketa ekiditen dute-eta.
Ingurumenaren zainketaren eta produktuaren zein zerbitzuaren kalitatearen aldeko apustua egiten dugu. Urtero, azterketa ofizialak gainditzen ditugu, eta kalitatearen ISO 9001 ziurtagiria nahiz ingurumenaren ISO 14001 ziurtagiria berritzen ditugu.
Zaintza-katearen FSC eta PEFC ziurtagiriak ditugu, eta gure jarduerek jasangarritasuna errespetatzen dutela bermatzen dute.
JASANGARRITASUNA
Urtez urte, azterketa ofizialak gainditzen ditugu, eta kalitatearen ISO 9001 ziurtagiria nahiz ingurumenaren ISO 14001 ziurtagiria berritzen ditugu. Horrez gain, PEFC ziurtagiria Espainian jaso zuten lehenengoak izan ginen.
FSC® ziurtagiriak eta PEFC™ ziurtagiriak gure jarduketak jasangarriak direla bermatzen dute eta inprimatzeko darabilgun papera jasangarritasunez kudeatutako basoetatik datorrela. Gainera, horri esker, gure bezeroek ziurtagiri horien irudia jarri dezakete euren argitalpenetan, azken kontsumitzaileekin duten konpromiso horren erakusgarri.
Geure estudioa daukagu sormenerako eta diseinurako: GU DESIGN. Gure taldea marka-estrategiaren eta brandingaren arloan diseinuaren bidez garatutako proiektuetan dago espezializatuta. Katalogoa, liburuak eta beste premia batzuk oso-osorik diseinatzeko aukera eskaintzen die bezeroei.