Skip to content Skip to footer

Lege-oharra

Grafo.es Grafo SAren webgunea da. Web egoitzaren eta bertako edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sorkuntza-lanak, softwarea) jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak Grafo SArenak dira, eta ez du inolako erantzukizunik izango ez eduki horietan ez eduki horien kalitatearen, fidagarritasunaren, zehaztasunaren edo zuzenketaren ondorioz sortu daitezkeen erreklamazioetan.

Erabiltzaileak behar besteko konpromisoa hartuko du, Grafo SAk bere web egoitzan eskaintzen dituen edukiak zein zerbitzuak behar bezala erabiltzeko eta honako honexetarako ez erabiltzeko: legez kontrakoak edo fede onaren eta legezko ordenamenduaren aurkakoak diren jarduerak garatzea; arrazistak, xenofoboak, pornografiko-ilegalak, terrorismoaren apologiarakoak edo giza eskubideen aurkakoak diren edukiak edo propaganda zabaltzea; Grafo SAren, bere hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragitea; eta sarean birus informatikoak edo lehen aipatutako kalteak sorrarazi ditzakeen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzea edo zabaltzea.

Grafo SAk behar besteko eskubidea izango du, aldez aurretik jakinarazi gabe bere web egoitzan egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko. Izan ere, ematen dituen zerbitzuak zein edukiak eta horiexek aurkezteko edo lekuratzeko darabilen modua aldatu, ezabatu edo erantsi ahal izango ditu.

Grafo SAk aurreko baldintzen ez-betearazpena eta bere web egoitzan aurkeztutako edukien edozein erabilera bidegabe jazarriko ditu, eta, horretarako, zuzenbidearen arabera zehaztutako ekintza zibil eta penal guztiak erabili ahal izango ditu.

Grafo SAk Grafo.es webeko edukiak erreproduzitzen ez direnean baino ez du emango bere edukiak beste web egoitza batzuetan haiek egokitzat jotzen duten tratamenduaren bidez aipatzeko baimena.

Bere web orriren baterako hipertestu-estekarik agertuz gero, erabiltzaileek Grafo.es webgunean sartzen ari direla jakin behar dute, eta haren URL helbidea ikusi beharko dute euren nabigatzailean.

Aurretiazko erregistroaren bidez erabiltzaileek eskuragarri dituzten zerbitzuei dagokienez, datu guztiak pribatutasun zorrotzenean gordetzen dira indarreko legeriaren arabera.

Grafo SAk bere harpidedunen datu pertsonalen babesari buruzko legeria hori betetzen du, eta isilekotasun zorrotzenean gordetzen ditu, Datu Pertsonalen Babesari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan (DBLO) xedatutakoa eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legean (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) xedatutakoa kontuan hartuta.

Grafo.es webguneko zerbitzuetan erregistratutako erabiltzaileek une oro erabili ahal izango dituzte datuak kontsultatzeko, eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta  aurka egiteko eskubideak, DBLOn eta lege hori garatzen duten gainerako arauetan aurreikusitako baldintzen arabera, webgune honetan adierazten den bezala.