Skip to content Skip to footer

More
than
printing

Proiektu grafikoen aholkularitza eta ekoizpena

Proiektu grafikoen aholkularitza eta ekoizpena
Ekoizpen grafikoko proiektuetan kaudimen teknikoa eta humanoa. Prozesu osoa gure baliabideekin zaintzen dugu: aurreinprimatzetik logistikaraino.
Kalitate handiko inprimaketan, koloreen kudeaketan eta akabera berezietan adituak.

HEZKUNTZA-LIBURUAK

Inspirazioa eta jakintza eskaintzeko liburuak

Testuliburuak edo hezkuntza-liburuak inprimatu eta koadernatzen ditugu nazio-mailako eta nazioarteko merkaturako, eta arreta bereziz lan egiten dugu ekoizpen-prozesuko fase guztietan. Materialen eta akaberen inguruko aholkularitza ematen dugu, xede den emaitza erdiesteko.

KOMIKIA ETA ELEBERRI GRAFIKOA

Sormena eta kolorea

Komikien argitaletxe handietarako proiektuak garatzen ditugu: manga, fanzinea, eleberri grafikoa, komiki amerikarra eta komiki europarra. Argitalpen hauetan, funtsezkoa da kolorearen kudeaketaren kalitatea. Horrez gain, inprimatzeko prozesua arretaz egin bada, akabera bereziak egin ahal izango dira koadernaketan. Zenbait formatu eta kalitatetako azal bigunerako edo azal gogorrerako makinak ditugu.

NARRAZIOA, LIBURU TEKNIKOAK, HUMANITATEAK

Proiektuaren araberako premia

Ekoizpena egin baino lehen, proiektu bakoitzerako egokienak diren paper-motei buruzko aholkularitza eskaintzen dugu (gramajeak, testurak, koloreak, pleguaren neurriak…), baita azalaren, koadernaketaren, azal-hegalen… aukera teknikoei buruzkoa ere. Beharrezkoa izanez gero, geure maketazio-taldea ere badaukagu, lana diseinatzeko eta maketatzeko. Autoeditatu nahi izanez gero, inprimatu aurretik dauden aukerei buruzko aholkularitza ere eman dezakegu.

BILDUMAGARRIAK

Berezko nortasuna duten bildumak

Gure taldeak bilduma bakoitzaren kalitateen zein akaberen jarraipena egiten du, kalitatearen kontrol zorrotza bermatzeko eta bildumek nortasun bateratua edukitzeko. Gure gaitasun logistikoa handia denez, inprimaketa-tirada handiak garatu eta edonora banatzen ditugu.

HAURRAK ETA GAZTEAK

Jolasteko eta ikasteko liburuak

Haur eta gazteentzako era guztietako liburuak inprimatu eta koadernatzen ditugu: margotzeko liburuak, haurrentzako ipuinak, elezaharrak, kontakizun laburrak, irakurtzeko liburuak, ikasliburuak, jardueren liburuak… Era guztietako formatuak, paper motak zein gramajeak, tintak eta azal bereziak ditugu eskuragarri. Kalitatearen eta ingurumenaren ziurtagiri zorrotzenak betetzen ditugu.

BIDAIAKO ETA TURISMOKO GIDALIBURUAK

BESTE LEKU BATERA ZARAMATZATEN MAPAK ETA HELMUGAK

Turismoko zenbait argitalpen, gidaliburu-formatuak eta mapa tolestuak egiten ditugu, ahalik eta kalitate handiena eskaintzeko. Argitalpenerako egokienak diren neurriei eta diseinuari buruzko aholkularitza ematen dugu, eta, era berean, produktua bera arreta handiz manipulatzen dugunez, behar den moduan jasotzen dela bermatzen dugu.

LUXUZKO EDIZIOAK

SOFISTIKAZIO PERTSONALIZATUA

Zenbait eratako paperei, koadernaketei eta akabera bereziei buruzko aholkularitza ematen dugu, edizio ezin bikainagoa lortzeko. Tintak, serigrafia, bernizak, stampinga eta beste baliabide batzuk darabiltzagu, lanari nortasun esklusiboa emateko. Gure talde logistikoa eraginkorra denez, argitalpena behar den moduan entregatzen dela bermatzen dugu.

AGENDAK, KATALOGOAK, ALDIZKARIAK, OHAR-LIBURUAK

Tirada bakoitzean kontrolatutako kalitatea

Offset makina eta makina digital berritzaileak ditugunez, era guztietako argitalpen komertzialak inprimatu eta koadernatzen ditugu. Kolorearen kalitatea kontrolatzen dugu inprimaketan, eta ustezko berrinprimaketetan ere eusten diogu.

APLIKAZIO BEREZIAK

EKOIZPEN GRAFIKORAKO ZENBAIT AUKERA

Tekniketan eta akaberetan gara adituak, helburuaren eta aurrekontuaren arabera ideiak errealitate bihurtzeko orduan. Xehetasun guztiak aukeratzen laguntzen dugu, proiektuak suspertzeko. Usaindun tintak, ezohiko bereizmena duten irudiak, erliebedun paperak, akabera bereziak…

INPRIMAKETA-AURREA

Lanaren jatorrizko fitxategia daukagunean, inprimaketa-aurrerako dugun sailak ekoizpen-prozesua kontrolatu eta automatizatzen du lan-prozedura eraginkorraren bitartez.

GEHIAGO IRAKURRI »

OFFSET INPRIMAKETA

Lanaren jatorrizko fitxategia daukagunean, inprimaketa-aurrerako dugun sailak ekoizpen-prozesua kontrolatu eta automatizatzen du lan-prozedura eraginkorraren bitartez.

GEHIAGO IRAKURRI »

kalitatea

KOLOREAREN KALITATEAREN KUDEAKETA ETA BERRIKUNTZA

Orain, Heidelberg zein KBA makina modernoak ditugu, eta kuatrikomiak nahiz «pantoneak» zehatz-mehatz eta egonkortasunez erreproduzitzen dituzte tirada osoan. Izan ere, inprimatzeko makinan bertan plegu inprimatu bakoitzaren kolorea online eta makinako aginte-postuan erreferentziako pleguen kolorea offline neurtzeko eta kontrolatzeko sistema aurreratuak darabiltzagu, sistema horiek lortu nahi dugun helburuaren ustezko edozein desbideraketa ekiditen dute-eta.

JASANGARRITASUNA

Ingurumena zaintzea

Ingurumenaren zainketaren eta produktuaren zein zerbitzuaren kalitatearen aldeko apustua egiten dugu. Urtero, azterketa ofizialak gainditzen ditugu, eta kalitatearen ISO 9001 ziurtagiria nahiz ingurumenaren ISO 14001 ziurtagiria berritzen ditugu.

Zaintza-katearen FSC eta PEFC ziurtagiriak ditugu, eta gure jarduerek jasangarritasuna errespetatzen dutela bermatzen dute.

Kalitate eta ingurumen politika 
FSC lizentzia

JASANGARRITASUNA

PROZESU ETA ZERBITZU BIKAINAK

Urtez urte, azterketa ofizialak gainditzen ditugu, eta kalitatearen ISO 9001 ziurtagiria nahiz ingurumenaren ISO 14001 ziurtagiria berritzen ditugu. Horrez gain, PEFC ziurtagiria Espainian jaso zuten lehenengoak izan ginen.

FSC® ziurtagiriak eta PEFC™ ziurtagiriak gure jarduketak jasangarriak direla bermatzen dute eta inprimatzeko darabilgun papera jasangarritasunez kudeatutako basoetatik datorrela. Gainera, horri esker, gure bezeroek ziurtagiri horien irudia jarri dezakete euren argitalpenetan, azken kontsumitzaileekin duten konpromiso horren erakusgarri.

SORMENA ETA DISEINUA

GU DESIGN

Geure estudioa daukagu sormenerako eta diseinurako: GU DESIGN. Gure taldea marka-estrategiaren eta brandingaren arloan diseinuaren bidez garatutako proiektuetan dago espezializatuta. Katalogoa, liburuak eta beste premia batzuk oso-osorik diseinatzeko aukera eskaintzen die bezeroei.

  • Brandinga eta estrategia
  • Logoa eta marka-nortasuna
  • Zuzendaritza sortzailea eta diseinua
  • Maketazioa
  • Benetako argazkilaritza + 3D
  • Bideo korporatiboa
  • Produktuaren bideoa
  • Motion Graphics

INICIOEU - Imprenta Grafo - Edición a la carta

“Inclusión del proceso completo de impresión bajo demanda en Grafo S.A..” Proyecto financiado por la Dirección General del Libro y Fomento de la Lectura, Ministerio de Cultura y Deporte.

“Financiado por la Unión Europea-Next Generation EU ”