Skip to content Skip to footer

More
than
printing

Geure 35 urteko esperientzian, arrakastaz aurre egin diegu inprimaketako erronkei, irudiaren zein kolorearen kalitatea apartekoa izan behar denean eta koadernaketa bakarrak edo akabera bereziak egin behar direnean.

Azken teknologiak ditugu baliabide materialetan, eta ekoizpen grafikoko prozesu guztiak egiten ditugu: inprimaketa-aurrea, inprimaketa, koadernaketa eta logistika.

EGOKITZEKO DUGUN GAITASUNA

ERREALITATE BIHURTZEN DITUGU IDEIA GRAFIKOAK

Zenbait eratako erronketara egokitzeko dugun gaitasunari esker, errealitate bihurtzen ditugu ideia grafikoak.

Aholkulari profesionalek proiektuak kudeatzen dituzte, balioa ematen diote ekoizpenaren aurretiko aholkularitzari eta, prozesuan bertan, bezeroari ematen diote informazioa.

  • Ekoizpen grafikorako kontsultoretza eta aholkularitza.

  • Tirada handi eta txikietarako inprimaketa digitala eta offset inprimaketa.

  • Koadernatzeko formatu guztiak.

  • Akabera bereziak.

  • “Giltza eskuan” proiektuetarako banaketa-zerbitzuak.

  • Sormena eta diseinua.

  • Inprimaketa sortzaileko ekoizpenak.

  • Argitalpen digitala eta errealitate areagotua.

KONTSULTORETZA EDITORIALA

AHOLKULARITZA INTEGRALA

Helburuak lortzeko aholkularitza eta laguntza ematen ditugu. Ekoizpeneko kostuak arrazionalizatzen ditugu, eta, horretarako, honako honexeri buruzko aholkularitza ematen dugu: euskarria, argitalpenaren tamaina, materialak (paperak, babesorriak, kartoiak, azalak, estalkiak, tintak, bernizak…), koadernaketa, akabera, baliabide digitalak…

Zenbait zerbitzu ditugu, produktu editorialak kudeatzeko eta garatzeko: diseinua, maketazioa, irudien moldaketa, originalen zuzenketa, itzulpena, deskatalogatutako obren digitalizazioa… Zuretzako solaskide bakarra duen lan-taldea sortzen dugu.

Aholkulariak harreman estua dauka proiektuko prozesu bakoitzeko arduradunekin, eta, aldi berean, zenbait kalitate-kontrol egiten dira ekoizpen-lanetan, akabera egokia dela ziurtatzeko.

Bulegoak ditugu Bilbon, Madrilen, Bartzelonan eta Salamancan, baita 17 aholkulariko geure sarea ere, proiekturako irtenbide onena eskaintzeko.

AHOLKULARITZARIK BEHAR DUZU?

AITORTZAK

ZURETZAKO EMAITZA ONENA, GURE SARI ONENA

Gure bezeroen eskerronak dira emaitza onena eskaintzeko asmoz garatzen dugun erabateko arduraldiaren sari onena.

Baita gure ekoizpenek jasotzen dituzten sariak ere:

  • Eleberri Grafikoaren Valentzia Saria: Temporada de melocotones. Alba Flores eta Ángel Abellán.

  • Art Jove Saria: Herejías. Mitos Oscuros komikia. Tomeu Riera.

  • Le retour des croisades. Eduardo Arroyo. Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak “Arte Liburua” kategorian “Ondoen Editatutako Liburuari” emandako saria.

  • Nueva Galicia. Iván Nespereira. Liburu Autoeditatuaren kategorian argazki-liburu onenari emandako PHotoESPAÑA Saria.

GIZARTEAREKIN ETA KIROLAREKIN DUGUN KONPROMISOA

DENON ARTEAN, ETORKIZUN HOBEA

Orainean hartzen ditugun erabakietan dago bizileku daukagun ingurunea hobetzea. Kausa sozialak eta kirol-jarduerak sustatzen dituzten zenbait ekimenetan parte hartzen dugu.

Honako balio hauekin bat gatoz: ahalegina, talde-lana, irmotasuna, bikaintasunaren bilaketa eta ingurumenaren errespetua. Guretzat harro egoteko modukoa da balio horien adierazgarri diren kirolak sustatzea; esate baterako, eskupilota eta estropadak.

Isuntza Arraun Elkarteko Lekittarra traineruaren babesleak gara.

BBK Fundazioarekin lan egiten dugu, joera globalak gizartera hurbiltzeko, eta BBK TRENDS FORUMeko laguntzaileak gara.

Era berean, konpromisoa hartu dugu gazteen etorkizunarekin, eta IED ESPAÑAko laguntzaileak gara (Design Institutu Europarra). Bertan, hain zuzen ere, jakintza didaktikoa eskaintzen diegu industria sortzaileko etorkizuneko profesionalei, hitzaldien eta inprimategira egindako bisitaldien bidez.

Especialistas en impresión, color y acabados especiales