Azaleztapen osoa

Ebakitzea, tolestea, aurretiko bista, fresatzea, jostea… prozesu delikatu eta zehatzak dira eta, ondorioz, arreta nahiz ardura guztia jarri behar da. Burdin haria edo grapa jartzetik azaleztapen errustiko edo azal gogorrera arte. Inprimaketa on batek kalitatezko azaleztapen zainduarekin amaitu behar baitu.

Grafok azaleztapen-sistema guztiak bere instalazioetan eskaintzen ditu:

  • Wire-o
  • Omega graparekin edo arruntarekin josia.
  • Integra
  • Errustikoa, fresatua.
  • Errustikoa, hariz josia.
  • Azal gogorra, hariz josia.
  • Azaleztapen bereziak (bizkar ikusia, eskusoinua…).

Hariz jositako azaleztapenak goi-mailako kalitatea eta iraupen luzeagoa ziurtatzen ditu. Orrialdeak bizkarrean josiak daudenez, argitalpenaren kalitatea eta erresistentzia areagotzen dira. Horregatik, landare-hariz jositakoa da erabiliena inprimatutako materialetan (besteak beste, testuliburuetan eta formatu handiko liburuetan), asko erabili behar badira.