Argitalpen digitalak

Teknologia berrietan ikerketak eta merkatuko beharrei etengabe moldatzeak Grafori inprimaketarekiko komunikazio-kanal osagarriak eskaintzera eraman diote. Ildo horri eutsiz, argitalpen inprimatuekin batera hainbat bitarteko digital azal daitezke; izan ere, edukia “aberastu” eta osatzen dute edo hedapena zabaltzen dute:

Errealitate gehitua (AR+)

Teknologia honi esker, argitalpenari informazio estra eransteko aukera dugu. Kameraz hornitutako gailua, programa eta teknologia horrekin tratatutako inprimakia behar ditugu. Hala, produktu inprimaturantz (liburua, kartela…) kamera fokatuz pantailan 3Dn irudikapena, bideoa, irudi panoramikoa, jokoa, galdeketa… ager daiteke.

Liburu elektronikoa (eBook)

Formatu digitalean egindako argitalpena da eta ordenagailutik, taulatik edo irakurgailutik sar daiteke. Liburu elektronikoei esker, sarean zehar edukiak errazago bana daitezke. eBooka liburu inprimatuarekiko osagarri on bihur daiteke, formatu berrietan hiperloturak, audioa eta bideoa ahalbidetzen baititu.

Bertsio digital elkarreragilea.

Betiere elkarrekintzan jardutea bilatzen da, esaterako, galderak erantzunez. Erabiltzaileak erabakiak hartu behar ditu eta horien arabera aukera bat edo beste azaltzen da.