Argitalpen-aholkularitza eta aurreinprimaketa

Hasieratik guztiaz arduratzen gara. Paperei eta euskarriei, tintei, bernizei eta bukatuei buruzko aholkuak ematen ditugu, betiere proiektuari eta aurrekontuari hoberen moldatzen direla kontuan hartuta…

Argitalpen-aholkularitza

Argitalpen-aholkularitzan esperientzia zabala dugu. Produkzio-kostuak arrazionalizatua, argitalpen-helburuak lortzen laguntzen dugu. Horren harira, edozein argitalpen-produktu arrakastatsua izateko, hurrengoei buruzko aholkuak ematen ditugu: euskarria, argitalpenaren tamaina, erabili beharreko materialak (papera, babesorriak, kartoiak, estalkiak, azalak, tintak, bernizak…), azaleztapena, bukatua, bitarteko digitalen ekarpena…

Gainera, argitalpen-produktuak kudeatu eta garatzen laguntzeko argitalpen-zerbitzuak ditugu: diseinua, maketazioa, irudiak ukitzea, originalak zuzentzea, itzulpengintza, katalogotik ateratako obrak digitalizatzea… Jarduera-jarraibidea lantaldea sortu eta bezeroarekin solaskide bakarra izendatzea da. Hala, behar bezala definitutako komunikazio-fluxua ezartzen da. Argitalpen-prozesuaren fase bakoitzerako arduraduna izendatzen da eta kalitate-kontrol egokiak zehazten dira.

 

Aurreinprimaketa

Obra duen fitxategi originala prestatuta dagoenean, aurreinprimaketaren sailera pasako da eta bertan lan-fluxu indartsua erabiliz produkzio-prozesua kontrolatu eta automatizatuko da. Produktua inprimatua edo digitala (liburu elektronikoa, argitalpen digitala…) al den kontuan hartuko da.

Inprimaketaren kasuan, koadernoan orrialdeak elektronikoki jartzen hasiko dira. Ondoren, zianoa edo kolore-proba egingo da, xehetasun guztiak zorrozki egiaztatzeko. Kolorezko irudien kasuan bezeroari kolore-probak, ISO 12647 arauaren arabera ziurtatuak, entregatuko zaizkio.