Grafok Inprimatze Digitalaren Saila zabaldu du

 

Ricoh-Pro-C7110

Grafok Inprimatze Digitalaren Sailean makina berria sartu du eta jada zegoenari, HP Indigori, laguntzeko izango da. Hala, inprimatzearen segmentu horretan zerbitzua osatuko da. Ale gutxi, baita bakarra ere, behar direnean erabiliko da.

Azken belaunaldiko Ricoh Pro C7110 makina da eta prestazio berriztatzaileak ditu:

  • Gehieneko orrialdearen tamaina: 330 mm x 700 mm
  • Euskarri mota askoren gainean inprimatzea.
  • Pertsonalizatzeko software funtzionala du eta, modu horretan, datu aldakorrarekin inprimaketaren potentzia gehitzen da.
  • Inprimaketak nabarmentzeko berniza inprimatzea.
  • Tinta fluoreszentearekin inprimatzeko aukera.
  • Tinta zuriarekin inprimatzea, euskarri gardenen, kolorezko paperen, metalizatuen… gainean jarduteko. Sormen aukerak anitzak dira.

Ekipo honi esker, kolore guztietan (kuatrikromia) + bosgarren kolorean (zuria, berniza edo fluoreszentea) inprima daiteke, iraganaldi berean emaitza bikainak lortuz. Gainera, kostuak, ekoizpen denborak eta ondorengo bukatu prozesuak murrizten dira.

Bestetik, elementu horiek konbinatuta, gure bezeroek argitalpen aberatsagoak izango dituzte eta ohiko inprimaketekiko nabarmenduko dira estetika eta funtzionaltasuna kontuan hartuta. Horrez gain, segurtasun osagarria izango dute, inprimakiak faltsutzea zailagoa suertatzen baita.

Makina hau erantsi ostean, Grafok inprimaketaren eremuan gure bezeroari sortzen zaion edozein beharren aurrean erantzuteko gaitasuna hobetzen du eta, beraz, inprimaketa digitalaren, offset inprimaketaren eta azaleztapenaren eremuetan gure zerbitzuen eskaintza sendotzen da.

 

Ricoh-Pro-C7110_3