La Caja Books

Papera, tinta, zigiluak eta hitzak. Eta dena kartoizko kaxa batean gordeta.

Erabiltzeko argibideak: Ireki, irakurri, sentitu, pentsatu…

La Caja Books

Irakurketa abiapuntu original batetik abiatuta bultzatzen duen argitaletxea da: Liburu-bilduma txikiak “kaxa” formatuan argitaratzea, gaiak partekatzen dituzten obrak barnean dituztela.Argitaletxearen beraren hitzetan: “atsegin dugun, interesekoa dugun eta kezkatzen gaituen gai bati buruzko hiru liburu labur”.

“Kulturaren edukiontzi” hauek ekimen interesgarria dira, irakurketara gerturatzeko proposamen berritzailea. Lehen bi kaxak argitaratuta daude jada: Nostalgiaren kaxa eta Futbolaren kaxa, eta hurrena aurreikusten diren kaxetan Bizikleta, Utopia, Emakume Errebeldeak edo Diktadoreak bezain gai anizkoitzak aurkitu ahal izango ditugu.

Informazio gehiago jasotzera gonbidatzen zaituztegu bi audio grabazio hauek entzunda: batetik, Carles Francino-k zuzentzen duen Cadena Ser-eko La Ventana-n argitaletxearen proiektua aurkeztu eta goratu zeneko fitxategia. Bestetik, Àngels Barceló-k – Cadena Ser-eko Hora 25 programako zuzendaria – Paco Cerdà-ri, Books Kaxa argitaletxeko zuzendariari, eta Iván Repila eta Lucas Martín-i, “Nostalgiaren Kaxa”-ren egileetako biri, egindako elkarrizketa daukagu.

-> 1. Audioa La Ventana – Cadena Ser (8. minututik 31.era)

-> 2. Audioa Hora 25 – Cadena Ser (26. minutua eta 30. minututik 34.era)

 

 …-(r)en Kaxa, La Caja Books-ek argitaratua, Grafok inprimatua.

 

Bezeroa

La Caja Books

 

URL

www.lacajabooks.com