Web To Print
Erakundearen komunikazio-elementuen eskaerak zentralizatu, antolatu eta kontrolatzeko sistema: bisita-txartelak, katalogoak, liburuxkak, informazio-orriak…
Nola funtzionatzen du?
Konponbide honek dituen aplikazioen adibide bat enpresako ordezkaritza desberdinek bisita-txartelak modu zentralizatuan eskatzea litzateke:
- Eskatzailea gako batekin sartuko da web orri pertsonalizatuaren bitartez. Txartelak osatu eta aurreikusiko ditu. Nahi dituen unitateak adieraziko ditu.
- Posta elektroniko bat sortuko da eta enpresako arduradunari iritsiko zaio. Ontzat ematen badu, fabrikazio-agindua emango da.
- Fabrikazio-agindua inprimategira iritsiko da. Lana egin eta zehaztutako epean bidaliko da.
Modu berean eska daiteke katalogoak, liburuxkak… inprimatzea.
Abantailak
Web to Print plataforma garatzearekin enpresari abantaila handiak eskaintzen zaizkio:
- Material inprimatua eskatu, onartu eta ematean ez da denborarik galtzen.
- Bakarrik dokumentuen azkeneko bertsioarekin lan egiten denez, akatsak saihesten dira.
- Korporazioaren kolore zuzenak ziurtatzen ditu. Korporazioaren material inprimatua korporazio-irudiaren koloreei leiala dela bermatzeko, bezeroak ziurtatutako inprimategi bakarrean inprimatzen da.
- Fabrikazio- eta emate-denborak aldez aurretik finkatzen dira. Ez dago itxaronaldirik, ezta ustekaberik ere.
- Une oro kontsumitutako aurrekontua ezaguna da eta ordezkaritza bakoitzaren kasurako zehatz daiteke.