Inprimaketa segurua
Segurtasun-tintak erabiltzen direnean, ezin daitezke txekeak, tituluak, diplomak, ziurtagiriak, ekitaldietarako sarrerak, ticketak… faltsutu.
Nola funtzionatzen du?
Segurtasun-tintak eta -bernizak erabiliz egindako inprimaketa gaur egun marka babestu eta inprimakietan iruzurra prebenitzeko sistemarik onena da.
Segurtasun-tinta mota desberdinak daude eta hautemateko orduan duten zailtasun-mailaren arabera sailka ditzakegu.
Segurtasun-elementu ikusgaiak
Segurtasun-neurri ikusgaiak dira eta erraz identifika daitezke:
- Tinta termokromikoak, tenperaturarekin kolorea modu itzulgarrian aldatzen dutenak. Tenperatura-tarte bat gainditzean kolorea desagertzen da. Hiru tarte daude eskura: tenperatura hotza (10ºC), gorputz-tenperatura (30ºC) eta tenperatura beroa (40ºC)
- Tinta fosforeszenteak. Tinta hauek argia botatzen dute, argi-iturri baten ondoan egon ondoren, bertatik kentzen direnean.
Ezkutuko segurtasun-elementuak
Egiaztatzeko instrumentu-ekipamendua behar dute:
- Tinta fluoreszenteak. Tinta ikusgaiak edo ezkutuzkoak dira eta argi ultramorearen lanpara batekin argiztatzen direnean kolore desberdinak dituzte.
- Tinta infragorriak. Tinta horiek ezkutuzkoak dira eta laser infragorriarekin argiztatuz, igorpen-kolore desberdinak ikus daitezke.