Logística y Exportación

Logistika

Grafok 10.000 m2-ko baino gehiagoko instalazioak ditu eta horietatik 2.000 m2 biltegia kudeatzera bideratuta daude. Aldi berean, gure kokaguneak eskaintzen dituen komunikazio-aukerak paregabeak dira, bai instalazioetara iristeko, baita gure bezeroei produktuak banatzeko ere. Pribilegiozko kokapen geografikoari esker, lurrez, itsasoz edo airez edozein komunikazio errazagoa egiten du.

  • • Basauriko instalazioetatik Bilboko hirigunera 10 minutu besterik ez daude eta komunikazioen gurutzagune garrantzitsua dago; 100 kilometrora baino gutxiagora Frantzia dugu. Horrek guztiak Iberiar Penintsularen edo Europaren edozein puntutara errepidez egindako merkantzien garraioan hornitzaile estrategiko bihurtzen gaitu.
  • Bilboko portua itsasoz burututako merkantzien trafikoan kokaleku garrantzitsua da eta ibilbide atlantikoaren bitartez Europarako gure irisgarritasun paregabea osatzen du, beste jomuga batzuetara (besteak beste, Amerikako kontinentera) hurbiltzen gaituen aldi berean.
  • Loiuko nazioarteko aireportuari esker, beharrezkoa denean, bidalketak airez egin daitezke. esker, beharrezkoa denean, bidalketak airez egin daitezke.

Gure merkantziak 24 orduren buruan Espainiako eta Portugalgo edozein tokitan kokatzen ditugu.

Komunikabideetan arintasunak eta merkantzien garraioa kudeatzen esperientziak gure bezeroentzat erreferente logistiko garrantzitsu bihurtzen gaituzte, produktuak planetaren edozein tokitan banatzea eskatzen badigute.

Esportazioa

Grafok hasieratik bere produktuak esportatzeko joera argia izan du.

Esportazioaren saila enpresaren oinarrietako bat da. 7 pertsonak osatzen dute eta frantsesa, ingelesa nahiz alemana menderatzen dituzte. Gainera, bezeroekin harremana kontaktu estuan eta eskaeren egoerari buruzko informazio zehatzean oinarritzen dute.

Halaber, merkataritza-agenteak ditugu herrialde europar desberdinetan.

Besteak beste, Frantzian, Ingalaterran, Irlandan, Alemanian, Portugalen, Holandan, Suedian eta Belgikan lan egiten dugu.