Kalitatea eta ingurumena

Kalitatearen ziurtagiria

ISO 9001:2008

Grafon gure produktuak eta zerbitzuak kudeatzeko orduan gehieneko kalitatea lortzen kontzientziatuak gaude. Horregatik, ISO 9001:2008 ziurtagiria dugu.
Kalitatea ez dago bakarrik bezeroekiko harremanetara bideratuta; enpresaren lan-estilo bihurtzen da.

Ingurumen-ziurtagiria

ISO 14001:2004

Kalitatea edozein prezioetan ezin daitekeela lor uste dugu. Horregatik, natur baliabideen aldeko errespetua eta modu dinamikoan eta etengabean ingurune garbiaren baldintzen hobekuntza sustatzen ditugu, bezeroak, langileak eta jarduera garatzen dugun komunitateak pozik egoteko. ISO 14001:2004 ingurumen-ziurtagiriak gure konpromisoa egiaztatzen du.

Baso-ziurtagiriaren sistemak

 

FSC® (Forest Stewardship Council®)

FSC®ren kate-ziurtagiriaren helburua mundu osoko basoetan ekonomiaren ikuspegitik bideragarria, gizartearen ikuspuntutik onuragarria eta ingurumenaren alderditik arduratsua den baso-kudeaketa sustatzea da.

FSC®ren logotipoa duten paper edo baso-produktu guztiek printzipio horiek betetzen dituzten basoetatik datoz eta logotipo horrekin bermatzen da. Gainera, nazioartean onartuta dago.

 

PEFC™ (Programme for the Endorsement of Forest Certification™)

PEFC™ ziurtagiriak erabilitako papera iraunkortasunez kudeatuta dagoen basotik datorrela bermatzen du.

Grafo izan zen Espainian lehenengo inprimategia PEFC™ ziurtagiria lortzen, ingurumen-konpromisoaren lekuko.

 

Bai FSC® ziurtagiriak, bai PEFC™ ziurtagiriak, baso-kudeaketa arduratsua egiten laguntzeaz gain, produktu inprimatuetan beren logotipoak estanpatzen uzten dute eta konpromisoa azken kontsumitzaileari transmititzen zaio.