Esperientzia eta eboluzioa


1986. urtean sortu zenetik, Grafok bere jarduera arte grafikoen sektorearen barruan garatzen du eta argitalpen publiko eta pribatuaren merkatuan espezializatuta dago. Ekoizpen-prozesu guztia integratua du, aurreinprimaketatik hasita azaleztapenera arte; gainera, argitalpen digitalaren zerbitzuak ditu, beraz, bere bezeroei produktu osoa eskaintzen die, egin beharreko lana edozein izanik ere. Zerbitzua produktu bukatuaren logistika eta bezeroak eskatzen duen tokian banaketarekin zabaltzen da. Grafo taldearen kide da Encover eta Grafilur enpresekin batera. Izan ere, komunikazio grafikoa eta kanal askotakoa eskaintzen du eta merkataritzaren sektorera bideratuta dago. Adituen espezializazioa eta bere bitarteko teknikoen etengabeko berrikuntza Grafo taldea komunikazio grafikoaren sektorean garrantzitsuenetako bat bihurtu du.

Gure produktu tipoen artean honakoak azpimarra daitezke:

  • Eskola-liburuak
  • Unibertsitate-liburuak
  • Haur-liburuak
  • Agendak
  • Bibliak
  • Liburu teknikoak
  • Arte- eta gastronomia-liburuak

Paper euskarrian eta euskarri digitalean

Kokapena

10.000 m²-tik gorako ekoizpen-zentroa dugu Basaurin, hain zuzen ere, kokagune estrategiko batean: Bilbotik 10 km-ra, itsas portuaren eta Loiuko nazioarteko aireportuaren ondoan eta Europako errepideen ardatz nagusiaren alboan. Horri esker, lanak munduko edozein tokitan garaiz entregatzen ditugu. Basaurin egoitza nagusia izateaz gain, Madrilen delegazio bat dugu eta ordezkariak Bartzelona, Valentzia, Andaluzia, Galizia eta Salamancan. Halaber, Europako herrialde desberdinetan merkataritza-agenteak ditugu. Gure merkatuak ingurune europarraren herrialde diferenteak hartzen ditu: Espainia, Ingalaterra, Irlanda, Frantzia, Alemania, Suedia, Holanda, Belgika y Portugal, besteak beste.