Grafok beste urte batez ere kolaboratzen du Elikagaien Bankuarekin

Grafok beste urte batez ere kolaboratzen du Elikagaien Bizkaiko Bankuarekin, 2014ko azaroaren 28an eta 29an elikagaiak biltze aldera egingo den kanpainan. Kanpaina hori elikagai-banaketaren arloko Bizkaiko kate nagusien supermerkatuetan eta merkataritza-guneetan egingo da.

Elikagaien Bankuek goseari eta pertsonarik behartsuenen pobreziari aurre egiteko burutzen ari diren lan apartari esker, bankuok Asturiasko Printzearen 2012ko Elkartasun Saria jaso dute.

Ekarpenak

Elikagaien Bankuarekin kolaboratzeko, gauzazko ekarpenak eta elikagai-dohaintzak egin daitezke, bai eta ekipamendu lagapenak ere (elikagaiak biltegiratu, maneiatu eta kontserbatzeko baliabide materialak)

Elikagaien bilketa

Zenbait bide daude elikagaiak biltzeko:

  • Elikagaien arloko industrien eta banaketaren arloko enpresen dohaintzak
  • Nekazaritzaren alorreko kanpainetako soberakinak, Estatu Zentralaren eta Erkidegoaren Nekazaritza eta Elikadura Sailek kudeatzen dituztenak.
  • Mercabilbaoko eta nekazaritza-kooperatibetako handizkarien soberakinak. Nekazaritza Bermearen Espainiako Funtsaren ekarpenak, Europar Batasunetik datozenak.
  • Ikastetxeetan egiten diren kanpainak, ikasleen partaidetza solidarioa dela bide.
  • Azalera handietan egiten diren kanpainak.

Onuradunak

Elikagaien Bizkaiko Bankuak 200 gizarte-erakunde baino gehiago (familientzako zentroak, droga-mendekotasuna tratatzeko zentroak, egoitzak, urritu fisikoak, abegi-erakundeak…) hornitzen ditu elikagaiez urtero

Elikagaien Bizkaiko Bankuari buruzko informazio gehiago