Grafok ekipo berriekin sendotu du bere atal digitala


cp-bourg-alta-fondo-estrecha

Bere 30. urteurrenean, Grafok amaitu berri du inprimatze digitalari dagokion linea sendotzeko inbertsio handi bat.  

Makineria-multzo hori eskuratu ondorik, handitu egin da Graforen ekoizpen-ahalmena eta laburtu egiten dira, berriz, fabrikazio-denborak.

Zuri-beltzezko argitalpenetarako inprimagailua

Bere kategoriakorik azkarrena da, orriaren bi aldeetako aldibereko inprimatze-sistemari esker. Makina honek minutuko DINA4ko aldebiko 250 irudi inprimatu ditzake.

Ijezteko makina berezia inprimatze digitalerako

Plastifikatze-lanak azkar prestatzeko makina da. Ijezketa-lan anizkoitzak burutzen ditu.

Paperezko formatu txikietarako gillotina lasterra

Programagarria da eta beti dago gertu ebaketa-lanak egiteko, aurretiaz prestatu beharrik gabe.

PUR/EVA azal arruntezko koadernaketa-linea

Ekoizpen digitaletarako bereziki diseinatua. Tirada txikietarako beren beregiko koadernaketa-sistema da.

  • Koadernaketa automatizatuari dagokionez, 120 liburu-barnealde eta horiei dagozkien azalak kargatzea ahalbidetzen du.
  • Kalitate handiko arrailak egiten ditu (13 aldaera).
  • Tamaina guztietara moldatzen da. Are, gai da S100 x 100 mm-ko tamainako 2 orri soilik koadernatzeko!
  • Lanerako EVA eta PUR itsasgarriak erabiltzen ditu, eta ordu betean EVA itsasgarriz 400 liburu eta PUR itsasgarriz 250 liburu ekoizteko ahalmena du.
  •  PUR itsasgarria injektatzeko Nordson Sistema hermetikoa baliatzen du; sistema horrek oxidazioa galarazten du, eta itsasgarria baldintzarik onenetan mantentzen. Horrezaz gainera, konfigurazio honek Ingurumena errespetatzen du, atmosferara gasak isurtzea eta materialak alferrik galtzea saihesten duelako eta liburuaren bizkarraren arabera zein itsasgarri-kantitate baliatu behar den kalkulatzen duelako.

Hirualdeko gillotina

Erabilera anitzeko gillotina da, edozein formatu hamar segundotan ebakitzeko konfiguratzen dena.